Kanal Etikoa

Era anonimoan eman nahi dut informazioa

Salaketa era anonimoan eginez gero, telefono mugikor baten zenbakia gehitu beharko duzu ikerketa erraztuko duten azalpenak edo datu gehigarriak eskatu ahal izateko. Harremanetarako datu horiek ez dira lotuko Taldearen ardurapeko datu pertsonalekin. Webgune seguru batean dago formulazio hau, eta, horren bidez, pribatutasuna eta anonimotasuna bermatzen da hirugarrenen aurrean. Araudia Betearazteko Arloak soilik izango du formularioan ematen dituzun datuetarako sarbidea. Formularioarekin erlazionatutako nabigazio-datuak (erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen IP helbidea, adibidez) webguneak zuzen funtzionatzen duela bermatzeko soilik erabiliko dira, eta informazio hori ez da sartuko Araudia Betearazteko Arloak jasotzen duen informazioan. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu Kanal Etikoaren Pribatutasun Politika.


Aurkeztutako salaketa edo kontsulta kudeatzeko bakarrik erabiliko ditu Lorca Telecom Bidco SAk (MASMOVIL Taldearen matrizea) formulario honetan ematen dizkiguzun datuak. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara irispidea izateko eta datuok ezerezteko, Kanal Etikoaren pribatutasun-politikan azaltzen den bezala.