Deitu

ES

EU

Partikularrak

Guuk-en pribatutasun-politika

GUUKen zerbitzuak emateak berekin dakar ematen dituen telekomunikazio-operadoreak bezeroaren datu pertsonalak tratatzea, eta datu horiek Baldintza Orokor hauetan eta Pribatutasun Politikan aurreikusitakoaren arabera tratatuko dira.
Group

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Tratamenduen arduraduna XFERA MÓVILES SAU (IFKa: A-82528548) da, telekomunikazio-operadore gisa, helburu hauetarako helbidea Zuatzu Enpresa Parkean duena (Easo eraikina 2, 8. zk., 8 Donostia, Gipuzkoa). Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpo@guuk.eus helbidera.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?

Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak kontratatzeko eta emateko erabiltzen ditugun datuak helburu hauetarako erabiliko ditugu:

a) Kontratu-harremana kudeatzeko
Helburu honetan sartzen dira kontratuaren kudeaketa, fakturazioa edo kargatzea eta gure sailetako edozeinekin duzun interakzioaren kudeaketa (bezeroarentzako arreta-zerbitzua, zerbitzu teknikoa edo erreklamazioak, kontratazioko aldaketak edo gorabeherak artatzeko kalitate-zerbitzua).Era berean, barne hartzen ditu Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorrean kontratu-harremanari buruz aurreikusitako informazio-betebeharrak. Bezeroari bere eremu pribatura sartzeko aukera emateko ere tratatuko ditugu haren datuak. Webgunearen edo aplikazioaren bidez sar daiteke eremu horretan, eta bezeroak handik kudea ditzake bere tarifak, baita fakturak ikusi eta kontsumoa kontsultatu ere.Helburu horretarako erabil ditzakegun datuak kontratu-harremanarekin berarekin lotutakoak dira, hau da, identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, tarifei buruzkoak, kontratatutako zerbitzuenak, zerbitzuen kontsumoak eta erabilera, zerbitzuaren kalitatea, fakturazio- eta ordainketa-datuak, ordaintzeko bitartekoak, kargatzeak eta igorritako fakturak barne. Datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza. Kontratua indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte.
b) Telekomunikazio-zerbitzuak ematea
Helburu horren barruan sartzen dira telekomunikazio-zerbitzuak berezkoak dituen eta beharrezkoak diren hainbat jarduera, hala nola hauek:
  • Komunikazioa komunikazio elektronikoen sare baten bitartez bideratzea, deia ezartzea eta desbideratzea (interkonexioa ere sartuta).
  • Internetera sartzeko zerbitzuaren hornidura, kontratatutako zerbitzuetako bat baldin bada.
  • Trafikoko eta interkonexioko datuak erregistratzea eta erabiltzea, fakturazioa egin ahal izateko edo, aurrez ordaintzeko txartelen kasuan, txarteleko saldotik deskontatu ahal izateko; bai eta ez-ordaintzeak gertatzen direnean judizioz kanpoko erreklamazioa eta erreklamazio judiziala egin ahal izateko ere.
  • Gorabehera teknikoak atzeman, kudeatu eta konpontzea eta erreklamazioak ebaztea.
Helburu horrekin tratatzen diren datuen kategorietan sartzen dira harremanetarako datuak, gailuak identifikatzeko datuak, IPa, eta trafikoari eta nabigazioari buruzko datuak, trafikoari lotutako kokapen-datuak barne. Datu horiek zerbitzua emateko, sareak eta interkonexioak kudeatzeko eta gorabeherak atzeman, kudeatu eta konpontzeko beharrezkoak diren neurrian tratatuko dira. Beste operadore batetik edo beste operadore batera aldatzea eskatuz gero, gainera, jakinarazten dizugu zure identifikazio-datuak tratatu ahal izango direla. Kasu horretan, beharrezkoa izango da operadore emaileak hartzaileari datu horiek ematea, eragiketa hori egiteko. Operadoreen artean trukatutako datuak gai horretan eskumena duten administrazio publikoek onetsitako eramangarritasun-zehaztapen teknikoetan une bakoitzean aurreikusitakoak izango dira.Datu horiek tratatzeko legitimazio-oinarria kontratu-harremana gauzatzean datza, eta, eramangarritasunaren kasuan, kontratua sinatu aurreko neurriak hartzean. Kontratua indarrean dagoen bitartean, datuok gorde egingo dira, eta, ondoren, blokeatuta edukiko ditugu, polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak preskribatu arte.
c) Kaudimena egiaztatzea
Jakinarazten dizugu ezen, kontratatu aurretik, kreditu-informazioko sistema komunetan (adibidez, BADEXGUG, ASNEF, Experian edo Equifax) kontsultatuko dugula zure kaudimena, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak aurreikusitakoaren arabera. Zure kontratazio-eskaeraren azterketako esparruan, beste elementu bat da hori, eta, horrekin batera, beste aldagai batzuk ere hartuko ditugu kontuan, hala nola sektorea, ea zorrik duzun gure taldeko beste enpresaren batekin edo iruzur-arriskua. Analisia negatiboa bada, gerta daiteke zure kontratazio-eskaera atzera botatzea, eta zuk, gero, zure kasua eskuz azter dadin eskatzeko eskubidea izango duzu.
Datuen tratamendu hori kontratazio berriaren bideragarritasuna ebaluatzeko eta ez ordaintzeko arriskua murrizteko dugun interes legitimoan oinarrituta egiten dugu. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
Analisiaren emaitza (gai/ez gai gisa gordea), hiru hilabetez gordeko da, analisia egin zen egunetik zenbatzen hasita.
d) Zorra ez ordaintzearen datuak komunikatzea kaudimen-fitxategi komunetara
Zure betebehar ekonomikoei garaiz erantzun ezean eta horren ondoriozko zorra egiazkoa, mugaeguneratua eta galdagarria bada, indarrean den legeriaren babesean guri dagokigun interes legitimoa oinarri harturik, zure identifikazio-datuak eta ordaintzeko dagoen zorrari buruzko datuak kreditu-informazioko sistema komunen ardura duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (adibidez, BADEXGUG, Experian, ASNEF, Equifax, gertaera judizialen fitxategia, etab.), indarrean diren kreditu-informazioko sistemei buruzko xedapenekin bat etorriz. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
e) Informazioa egiaztatzea
Kontratazioaren esparruan ematen dituzun datuen zehaztasuna egiaztatu ahal izango dugu, iruzurra eta identitate-ordezteak saihesteko. Horretarako, informazio hau tratatu ahal izango dugu: identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, gailuaren datuak, datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (ordainketa-datuak), saltokiari buruzko informazioa edo kontratazioari, trafikoari edo nabigazioari buruzkoa. Halaber, emandako informazioa egiaztatu ahal izango dugu kontsultak eginez, hala nola Zerga Administrazioko Estatu Agentziari edo banketxeei.
Tratamendu horretarako, bere Bezeroa eta konpainia bera kontratazioko iruzurretik babestea da gure legitimazio-oinarria. Alde horretatik, egin beharreko egiaztapenetarako ezinbestean behar diren datuak soilik tratatuko ditugu, eta iruzurra eragozteko beharrezkoa denean soilik.
Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
f) Iruzurraren prebentzioa
Jakinarazten dizugu Hunter sistemara atxikia gaudela (https://asociacioncontraelfraude.com/hunter/). Sistema horrekin ditugun konpromisoen arabera, IRUZURRAREN AURKAKO ENPRESEN ESPAINIAKO ELKARTEAREN titulartasuneko fitxategi batean sartuko ditu bere bezeroen datuak. Datuak konparatu egingo dira eskaeretan iruzurra prebenitzeko Hunter Sisteman agertzen diren telefonia-zerbitzuen eskaeren gaineko beste datu batzuekin, soilik zerbitzua onartzeko prozesuaren barruan iruzurra izan daitekeen informaziorik dagoen detektatzeko. Datu oker, irregular edo osatugabeak atzematen badira, zure eskabidea zehatzago aztertuko da; datu horiek halakotzat sartuko dira fitxategian, eta lehen aipatutako helburuetarako kontsultatu ahal izango dituzte Hunter Sistemari atxikitako entitateek eta honako sektore hauetakoek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa-baliabideak, telekomunikazioak, rentinga, aseguratzaileak, zorren erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornikuntza, aldian behingo fakturazioa eta ordainketa geroratua.Hunter sistemari atxikitako entitateen zerrenda eskura egongo da webgune honetan: www.asociacioncontraelfraude.org Iruzurraren aurkako Espainiako Enpresen Elkartearen aurrean erabil ditzakezu zure eskubideak, helbide honetara idatzita: Apartado de Correos 2054, 28002 MADRID.
Gure aldetik sistema horri datuak helarazteko garaian, interes legitimoa hartzen da kontuan, bai gurea, bai bezeroarena, iruzurrari aurrea hartzeko. Alde horretatik, iruzurra eragozteko beharrezkoak diren datuak baino ez ditugu tratatuko. Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean.
g) Informazio komertzial propioa
Bezeroen identifikazio- eta harreman-datuak erabili ditzazkegu, produktu edo zerbitzu propioei buruzko merkataritza-informazioa bidaltzeko —hala nola hainbat motatako sustapenak, tarifa berriak edo hobekuntzak— bitarteko elektronikoen bidez, guztia ere Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 21.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta deiak egiteko interes legitimoan oinarrituta.Aurrekoarekin lotuta, gure eskaintzak pertsonalizatzeko eta, azken batean, bezeroen behar eta nahiei hobeto erantzungo dieten produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko dugun interes legitimoan oinarrituta, kanpaina bakoitzaren hartzaileak segmentutan bana ditzakegu kontratazioari, kargei eta kontsumoari buruz jasotako datuetatik abiatuta (adibidez, eskaintza bat herri edo eremu geografiko jakin batean bizi diren bezeroei edo tarifa jakin bat kontratatu dutenei soilik zuzentzeko). Bezeroak noiznahi egin diezaioke aurka informazio hori bidaltzeari edo pertsonalizatzeari, komunikazio komertzialetan edo pribatutasun-politika honetan azaldutako prozeduren bidez. Pertsonalizazioari bakarrik aurka egin nahi izanez gero, dpo@guuk.eus helbidera idatziz egin dezakezu; informazio komertziala jasotzen jarraitu ahal izango duzu, baina ziurrenik ez da hain esanguratsua izango zuretzat.Gure interes legitimoari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu dpo@guuk.eus helbidean. Zure datuak helburu horrekin tratatuko ditugu bezero zaren eta komunikazio horiek jasotzearen aurka egiten ez duzun artean. Jakinarazten dizugu bezero izateari uzten diozunean ere gure produktu eta zerbitzuen berri ematen jarraitu ahal izango dugula bitarteko elektronikoen bidez, gure interes legitimoarekin bat etorriz. Horri edozein unetan egin ahal izango diozu aurka komunikazio komertzial bakoitzean adierazitako prozeduraren bidez, gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarriz edo baldintza hauetan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz.
h) Tarifarik onenei buruzko informazioa
Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorraren 67.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, behartuta gaude gure bezeroei gure tarifarik onenei buruzko informazioa ematera urtean behin gutxienez. Horretarako, gure ohiko komunikazio-bideak erabiliko ditugu, bitarteko elektronikoak barne.Jakinarazpen hori aipatutako legean aurreikusitako legezko betebeharraren arabera egingo da. Zure datuak helburu horrekin tratatuko ditugu bezeroa zaren bitartean.
i) Ahalmena duten eragileekiko lankidetza
Jakinarazten dizugu ezen, indarrean dagoen legeriaren arabera, zure telekomunikazio-zerbitzuari buruzko zenbait datu gordetzeko eta honako hauei jakinarazteko betebeharra dugula: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, beren funtzioak bete behar dituzten epaitegi eta auzitegiak, Ministerio Fiskala eta arlo horretan eskumena duten beste agintari batzuk.Helburu horrekin tratatuko diren datu-kategoriak identifikazio-, harreman- eta trafiko-datuak izango dira, gurekin duzun kontratu-harremanaren barruan edo gure zerbitzuak ematean bildutakoak edo sortutakoak.
Horrez gain, gure zerbitzuaren bidez egindako komunikazioei buruzko informazioa ere tratatuko da, hala nola egindako eta jasotako deiei buruzko informazioa, IP helbideak edo kokapen-datuak.Tratamendu honen legitimazio-oinarria legezko betebeharrak betetzea da. Xede horrekin tratatutako datuak linea aktibo dagoen bitartean tratatuko dira, eta, ondoren, legez aurreikusitako epean. Legeria hori betetzeko xede bakarrarekin tratatutako trafiko-datuak urtebetez gordeko dira.
j) Abonatuak kudeatzeko sistema
CNMCren 1/2013 eta 5/2014 zirkularretan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ezen, telekomunikazio-operadore garen aldetik, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak, kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioa eta, batzuetan, kokapenari buruzkoa jakinarazi behar dizkiogula CNMCren Abonatuen Datuak Kudeatzeko Sistemari, legezko betebehar baten arabera. Adibidez, betebehar hori dela eta, informazioa ematen diegu larrialdi-zerbitzuei.Sistema honen bidez eta aipatutako zirkularren arabera arautzen dira abonatuen gidak eta kontsulta-zerbitzuak ere. Abonatuaren datuak abonatuen gidetan edo kontsulta-zerbitzuetan agertzeko eta datu horiek merkataritzarako edo publizitaterako erabiltzeko, interesdunaren adostasuna beharko da. Interesatuak abonatuen gidetan agertzea eska dezake, bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez.

2.2. Gure zerbitzuak hobetzeko eta gure bezeroen fideltasunari eusteko helburuarekin, kontratua sinatu eta hurrengo 18 hilabeteetan kontratatutako zerbitzuen erabilera aztertzeko eskubidea gordetzen dugu, hiru helburu nagusirekin:

a) Oro har bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua, eskaintza eta arreta hobetzea (esate baterako, tarifa berriak garatzea, itxarote-denborak murriztea bezero-arretan, deiak eraginkortasunez bideratzea bezero-arretako zerbitzura, etab.).
b) Oro har gure zerbitzuekin erlazionatutako gorabeherak, hobetzeko alderdiak eta beharrak detektatzea (esate baterako, antenekiko arazoak, estaldura- edo sare-arazoak, hornikuntza-arazoak, iruzurrezko trafiko irregularra eta gorabeheren arreta hobetzea).
c) Abandonu-joeraren ereduak eta beste eredu estatistiko batzuk lantzea.
Helburu horietarako, datu seudonimizatuak eta Bezeroak bere eskura jartzen ditugun zerbitzuez egiten duen erabilerari buruzko informazioa erabiltzen dugu; halako zerbitzutzat jotzen dira telekomunikazio-zerbitzua (barne direla kontratu-harremanaren kudeaketa egokia, fakturazioa eta ordainketak eta telekomunikazio-zerbitzuaren eta sarearen kalitatea), kontsulta-zerbitzuak (besteak beste, aplikazioa eta bezeroaren arretako zerbitzua), kalitate horien zerbitzua eta gorabeherak konpontzea. Adibidez, datu hauek erabil daitezke: egindako dei-mota eta -kopurua, roamingik baden, ordutegiak, nabigazio-bolumena, trafiko handiagoa edo txikiagoa duten eremuan, fakturaren edo kargaren batez besteko zenbatekoak, gorabeherak, gorabehera-mota, bezero-arretako itxaronaldia, jasotako arreta-mota, gorabeherak konpontzeko denbora, dei hutseginen saiakerak, aplikazioa erabiltzen den edo ez, etab.
Kasu horietan, bezeroaren datuen babeserako eskubidearen inpaktua ahalik eta txikiena izateko neurri egokiak hartuko ditugu. Adibidez, xedea betetzeko behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditugu tratatuko. Bezeroak bere datuak helburu horrekin tratatzeari aurka egin ahalko dio dpo@guuk.eus helbidera idatzita.

2.3. Gainera, bezeroak adostasuna ematen badigu, helburu hauetarako erabil ditzakegu datuak:

a) Operadorako edo Taldeko beste enpresa batzuen beste zerbitzu batzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko
Etengabe hazten ari den enpresa-talde batekoa gara (hemen ikus dezakezu taldea osatzen duten enpresei buruzko informazioa), eta lanean dihardugu gure bezeroentzat interesgarri izan litezkeen askotariko zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko (hala nola energia, telekomunikazioak, segurtasuna, finantzak, kontsumo handia, zainketa pertsonala, teknologia, etxea, elektronika eta informatika) eta aisialdia eskaintzeko. Beraz, bezeroak baimena ematen badu, baimen horretan oinarrituta, haren identifikazio- eta harreman-datuak tratatu ahal izango ditugu hauei buruzko informazio komertziala emateko: Taldeko beste enpresa batzuen produktu edo zerbitzuak edo kontratuan ez dauden zerbitzuak. Bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango ditugu horretarako, hala nola posta elektronikoa, SMSak, MMSak, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan GUUKek dituen profilak eta abar.
Bezeroak adostasuna agertzen badu, helburu horrekin tratatuko ditugu datuak, bezeroak adostasun hori errebokatzen ez duen bitartean eta aktibo dagoen bitartean.
b) Hirugarrenen informazio komertziala bidaltzeko
Halaber, batzuetan, akordio komertzialak egiten ditugu energiaren, finantzen, kontsumo handiaren (adibidez, informatika, elektronika, zainketa pertsonala eta etxea) eta aisiaren sektoreetako hirugarren enpresekin, bere bezeroei haien produktu edo zerbitzuen berri emateko. Horregatik, bezeroak adostasuna agertzen badu, bezeroaren identifikazio- eta harreman-datuak tratatuko ditugu, haren adostasuna oinarri hartuta, eta hirugarren horiei buruzko informazioa bidali ahal izango dio. Bitarteko elektronikoak ere erabili ahal izango ditu horretarako, hala nola posta elektronikoa, SMSak, MMSak, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan GUUKek dituen profilak eta abar.Bezeroak adostasuna agertzen badu, helburu horrekin tratatuko ditugu datuak, bezeroak adostasun hori errebokatzen ez duen bitartean eta aktibo dagoen bitartean.
c) Datu-baseak profilatzeko eta aberasteko, helburu komertzialetarako
Profilatutzat jotzen dugu datu pertsonalen erabilera, gure zerbitzuen erabilera-datua, bai eta fakturazio-datuak, birkargak edo kontsumoak ere, haien lehentasun pertsonalak, interesak eta portaerak aztertu edo aurreikusteko eta gure merkataritza-eskaintza hobetzeko.
Interesdunak adostasuna agertu duen kasuetan erabiltzen dugu profilatzea, gure bezeroen jokabideak hobeto ulertzeko; adibidez, linea gehigarriak eskuratzeko, linea bateratuak eskuratzeko, GUUK uzteko eta abarrerako joerak aurreikusteko. Horretarako, gure zerbitzuen erabileraren azterketan eta gure bezeroek egindako interakzioetan oinarritutako eredu estatistikoak erabiltzen ditugu. Gure bezeroen interesak zehaztasun handiagoz ezagutzea da helburua, haien profila, interesak eta beharrak kontuan hartuta gure produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala eskaintzeko (GUUKek edo Taldeko beste edozein enpresak eskaintzen dituenak).Helburu horiekin trata ditzakegun datuen artean dago, kontratazioaren, fakturazioaren eta kontsumoaren esparruan bildutako datuez gain, bezeroak zenbait testuingurutan emandako informazio pertsonala; adibidez, adina, helbidea edo berariazko kanpaina edo inkestetan eman digun beste edozein informazio, hala nola interesei edo bere terminalari edo lehentasunei buruzkoa. Bezeroak adostasuna mailakatu dezake, eta, hala, erabaki dezake beste iturri batzuetatik datozen datuak nola erabiliko diren dauzkagun datuak aberasteko, informazio pertsonala eta estatistika ez-pertsonalizatua kontuan hartuz. Adibidez:
a) Sarbide publikoko iturrien datu-baseak (agintari ofizialek edo hirugarrenek jendearen eskura jarritako argitalpenak/datu-baseak; adibidez, Estatuko Aldizkari Ofiziala edo erregistro publikoak)
b) Irizpide geografikoak (probintzia, herria, posta-kodea, errolda-eremua…)
c) Katastroko informazioa
d) Datu soziodemografikoak (bizi den barrutiko edo herriko batez besteko errenta edo langabezia-tasa)
e) Bezeroek egindako interakzio digitaletatik jasotako datuak, cookieak, pixelak edo edozein segimendu-teknologia erabiliz eskuratutakoak. Jarduera horiek araututa daude cookie-politikan, zeina hemen ikus baitezakezu.
f) Beste produktu eta zerbitzu digital batzuekiko interakzioei buruzko datuak: gure aplikazioa, gure webguneetako cookieak eta pixelak, gure sare sozialen profiletan egiten dituen jarduerak, etab. Baita SmartWifi eta antzeko zerbitzuen bidez bil ditzakegun datuak ere.
g) Taldeko beste enpresa batzuek emandako zerbitzuen ondoriozko datuak, baldin eta datu horiek ematea onartzen badu.
Datu-tratamendu horretarako, bezeroaren adostasuna behar da, eta bezeroak adostasuna errebokatzen ez duen bitartean gorde daiteke informazioa.
d) Trafikoa eta nabigazioa
Bezeroak baimena ematen badu, haren trafiko-datuak tratatu ahal izango ditugu, hots, kontratatutako zerbitzuen erabilera (deien iraupena, dei gehien zer ordutegitan egiten den, kontsumitutako eduki-mota –ahotsa, bideoa, mezularitza, argazkiak, musika…–), sustapen hori egiteko behar den neurrian eta denboran komunikazio elektronikoko zerbitzuen sustapen komertziala egiteko.Bezeroak baimen hori kentzen ez duen bitartean tratatuko ditugu trafiko-datuak horretarako.
e) Kokapena
Kokapen-datuak tratatu ahal izango ditugu, Bezeroen adostasuna oinarritzat hartuta, kokapen horretan oinarrituta merkataritza-informazioa emateko. Horretarako, gailu mugikorraren konexioan oinarritutako posta-kodearen datua erabiliko da, kontratuan agertzen ez den posta-koderen batean dagoen jakiteko, bai eta konexio horren egunak ere.
f) Datuak taldeko beste enpresa batzuei uztea, helburu komertzialekin.
Baimena ematen badiguzu, zure identifikazio- eta kontaktu-datuak eta kontratatutako zerbitzutik eratorritako informazioa (adibidez, tarifa edo zerbitzuko antzinatasuna) gure enpresa-taldeko beste enpresa batzuei jakinarazi ahal izango dizkiogu, haien telefonoz edo bide elektronikoak baliatuz produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala emateko (energia, telekomunikazioak, segurtasuna, finantzak, kontsumo handia, zainketa pertsonala, teknologia, etxea, elektronika edo informatika), bai eta aisia ere. Taldeari buruzko informazio gehiago duzu hemen: https:https://www.masorange.es/marcas
Informazio hori gorde egingo da adostasuna errebokatu edo Bezero izateari uzten ez diozun bitartean. Adostasunean oinarritutako tratamenduei dagokienez, interesatuak edonoiz erreboka ditzake emandako adostasunak. Erabiltzaile-eremu pribatua edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua erabil dezake horretarako. Gure webguneetako erabiltzaileen tratamenduei buruzko informazioa nahi baduzu, gure cookie-politika irakur dezakezu.

3. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Indarrean dagoen legeria betetzeko edo zerbitzua emateko. Nahitaez jakinarazi behar dizkiogu datu pertsonalak hainbat erakunde edo hirugarreni. Hona hemen xehetasun gehiago:

Beste operadore batzuk.

Hartzailea : Beste operadore batzuk.
Datuen kategoria: Identifikazio-, kontaktu- eta trafiko-datuak.
Legitimazio-oinarria: Kontratu-harremanaren garapena, mantentzea eta kontrola (deiak desbideratzea, interkonexioa, eramangarritasun-prozesuen kudeaketa, STA-kudeaketa).

Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC).

Hartzailea : Abonatuaren Datuak Kudeatzeko Sistema (CNMC).
Datuen kategoria: Larrialdi-zerbitzuak eta ahalmena duten eragileak (hala nola segurtasun-indar eta -kidegoak) – Identifikazio-, kontaktu- eta kokapen-datuak; abonatu-gidak – Identifikazio- eta kontaktu-datuak; abonatu-giden informazioa helburu komertzialetarako erabiltzea – identifikazioko eta harremanetarako datuak.
Legitimazio-oinarria: Sozietateak interes legitimoa du huts egindako kontratazio-prozesu bati berriro ekiteko eta uztearen arrazoiak ezagutzeko, prozesua hobetzeko.

Ahalmena duten eragileak (hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak).

Hartzailea : Ahalmena duten eragileak (hala nola Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak).
Datuen kategoria: Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoak, hala nola identifikazio, kontaktu, kokapen eta trafikoko datuak.
Legitimazio-oinarria: Legezko betebeharra.

Administrazio publikoak, hala nola kontsumoaren arloko agintariak, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia.

Hartzailea : Administrazio publikoak, hala nola kontsumoaren arloko agintariak, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia.
Datuen kategoria: Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoak, hala nola identifikazio, kontaktu, kokapen eta trafikoko datuak.
Legitimazio-oinarria: Legezko betebeharra.

Ondare-kaudimenari buruzko fitxategi komunen titularrak.

Hartzailea : Ondare-kaudimenari buruzko fitxategi komunen titularrak.
Datuen kategoria: Identifikazio-datuak eta ordaindu gabeko zorra.
Legitimazio-oinarria: Interes legitimoa.

Taldeko beste enpresa batzuk.

Hartzailea : Taldeko beste enpresa batzuk.
Datuen kategoria: Identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, kontratatutako zerbitzuari buruzko informazioa.
Legitimazio-oinarria: Adostasuna Informazio gehiago: pribatutasun-politika.

4. Nazioarteko transferentziak

Ez dugu asmorik bezeroei buruzko datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiteko, oro har; hala ere, baliteke Europako Esparru Ekonomikotik kanpo bezeroen datuak tratatu behar dituen hornitzaileren bat izatea —adibidez, zerbitzu teknikoren bat edo euskarri-zerbitzuren bat—, eta kontratua haren lehen eta bigarren helburuetan aurreikusitako baldintzetan gauzatu behar izatea. Kasu horietan, ziurtatzen dugu berme egokiak ditugula. Haiei buruzko informazioa dpo@guuk.eus helbidean lor daiteke. Berme horiek lortzeko, Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak sinatzen dira egoera horretan dauden hornitzaileekin, edo Arau Korporatibo lotesleak, kasuan kasu. Berme horiei buruzko kopia edo informazioa lortu nahi baduzu, dpo@guuk.eus helbidera idatz dezakezu.

5. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, kontrataziotik eratorritako datuak bezeroarekiko kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira. Ondoren, blokeatu egingo dira, eta polizia-agintarien edo agintari judizialen esku soilik jarriko dira, harik eta tratamendutik eratorritako legezko betebeharrak eta erantzukizunak iraungi arte. Epe hori, eskuarki, sei urtekoa izaten da, kontratua amaitzen denetik, baldin eta nolabaiteko erreklamazio administratiborik edo judizialik ez badago. Kasu horretan, prozedura amaitu arte gordeko dira datuak.Hala ere, datuen kategoria eta helburu batzuetarako, datuak gordetzeko beste epe batzuk aplikatzen dira. “10.2 Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak, eta zer legitimaziorekin?” atalean zerrendatzen diren helburuetan ikus ditzakezu kontserbazio-epe guztiak.Nolanahi ere, kontratu-harremana bukatzean, faktura aurkaratzeko ekintzen ondorioz edo fakturen kobrantza lortzera bideratutako ekintzen ondorioz auzirik badago, auziak izapidetzen diren bitartean gorde ahal izango dira, behin betiko ebazpena ematen ez den bitartean (une horretan blokeatu egingo dira, eta, ondorioz, ezabatu), baina froga-helburuetarako bakarrik erabili ahal izango dira.

6. Zein dira zure eskubideak?

Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat, eskubide hauek dituzula:
  • Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakin dezakezu.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea, okerrak edo egiazkoak ez direlako. 
  • Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.
  • Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea: Zure datuak ezabatzeko eska dezakezu tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.
  • Aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.
  • Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea: hori edozein unetan egin dezakezu, bezeroarentzako arretara deituz edo eremu pribatuaren bidez.
Jakinarazten dizugu ezen, datuak babesteko legedian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskubidea duzula datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko, bai eta une bakoitzean emandako adostasuna errebokatzeko ere.Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Avenida de Bruselas 38, 28108 Alcobendas (Madrid) helbidera edo kaixo@guuk.eus helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es. Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@guuk.eus.

Zuntzaren estaldura konprobatu Guuk-en