Izan ere, hori dugu Guuk-en bereizgarri, hitzeko izatea.
Tradizioa etorkizunarekin lotzen saiatzen gara egunero, eta gure herriko balioak gure bezeroekiko harremanetan islatzen, egiati, zintzo eta garden.
Lehentasunak garbi
Guretzat, zu zara lehentasunetan lehena. Eta, gure hitzetan ez ezik, gure ekintzetan ere nabaritzen da hori. Pertsonen arteko adeitasunez tratatzen zaitugu, irribarrez eta enpatiaz betiere. Gure operadore atseginak zuri laguntzeko prest daude, ordutegi malguekin, bai eta Whatsapp bidezko arretarekin ere.
Hemendik, hemengoentzat
Bertako talentuan sinesten dugu. Guretzat, funtsezkoa da hemengo jendearekin eta hemengo jendearentzat egitea lan. Bezero-arretako zentro guztiak gure lurraldean daude, eta bezeroek nahi duten hizkuntzan artatzen ditugu beti.
Guzti-guztiontzat
Bezero berria nahiz aspaldikoa izan, baldin eta produkturen bat hobetzen bada automatikoki aplikatuko dizugu, eta prezioa igo gabe. Gainera, gure bezero guztiek prezio bera ordaintzen dute zerbitzu beragatik. Aldi baterako eskaintzarik, kontraeskaintzarik eta sustapenik gabe.
Huts egin bai, konpondu ere bai
Akats edo matxuraren bat detektatzen badugu, ez gara egoten zu kexatu zain. Huts egitea onartu, barkamena eskatu eta konpontzeko lan egiten dugu. Gainera, kaltetutako denei ematen diegu ordaina, ez kexatzen direnei bakarrik.
Zurea beti zure
Oso erraza da: hilabete batean erabiltzen ez dituzun gigak hurrengo hilerako metatuko dizkizugu.
Argi dagoena, ezin argiago
Produktu sinple, garden eta bidezkoa eskaintzea da gure konpromisoa. Horregatik, gure fakturak argiak dira, ustekaberik gabekoak.
Ahoz aho
Gure bezeroak oso gustura daude markarekin. Hain gustura ezen gomendatu egiten baikaituzte gehienek.
Gure bezeroek zerbait proposatzen badute eta gure esku badago, martxan jartzen dugu. Izan ere, Guuk-ekin, badena bada.