Deitu

ES

EU

Partikularrak

Guuk Roaming-a: Nora bidaiatzera zoaz?

Nora bidaiatzera zoaz?

Roaminga doan duten herrialdeak

Europar Batasuneko edozein herrialdetara edo Europar Batasunera elkartutako herrialderen batera joaten bazara, mugikorra Espainian erabiltzen duzun bezala erabili ahal izango duzu.
Ez dizugu kobratuko zure datuak erabiltzeagatik, eta deiek eta mezuek zure tarifan duten kostu bera izango dute.
Imagen o video

Ikusi EBko herrialdeak eta elkartuak

Ez dizugu kobratuko zure datuak erabiltzeagatik, eta deiek eta mezuek zure tarifan duten kostu bera izango dute. Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Guyana Frantsesa, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Martinika uhartea, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak), Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Espainia.
Kontuz ibili Europan egon arren akordiorik ez duten herrialdeekin, haietan roaminga EZ BAITA DOAN: Andorra, Mazedonia, Monako, Montenegro, San Marino, Suitza.

Bidaiatzera bazoaz, kontuan hartu gure gomendioak...

Combined-Shape

Aktibatu zure roaming-a

Zure linearen egoera egiaztatzeko eta roaminga aktibatu edo desaktibatzeko, sartu Bezeroaren Guneko “Zure lineak” fitxan, “Linearen ezarpenak” atalean, edo deitu guri +34 943 091 848 telefono-zenbakira. Hala, deiak jaso eta egin ahal izango dituzu, mezuak bidali eta jaso, eta zure datuak erabili.
Vector (48)

Egiaztatu datuen ibiltaritza

Bidaiatzen ari zaren bitartean datu-erabilera kontrolatzeko, onena da telefonoaren ezarpenetatik datuen erabilera aktibatzea edo desaktibatzea, “datuen ibiltaritza” aukeraren bidez.
Vector (49)

Deskargatu gure APP

Bidaiatzen ari zarenean zure kontsumoaren kontrola izan nahi baduzu, sartu zure Bezero Gunean gure mugikorreko aplikaziotik. Zure deien eta datuen erabilera ikusteko aukera emango dizu. Zure Bezero Gunean ere sar zaitezke zure arakatzailetik.

Nola aktiba dezaket roaminga nire telefonoan?

Ziurtatu roaminga eta datuen ibiltaritza aktibatuak dituzula. Helburuko herrialdera iristen zarenean, mugikorra automatikoki konektatuko da; beraz, ez duzu beste ezer egin beharko.
Bidaiatzen ari zaren bitartean datu-erabilera kontrolatzeko, onena da telefonoaren ezarpenetatik datuen erabilera aktibatzea edo desaktibatzea, “datuen ibiltaritza” aukeraren bidez.
pantalla roaming

Oraindik Guuk-ekoa ez bazara, deituko dizugu.

Deitu iezaguzu astelehenetik igandera 9:00etatik 22:00etara.