Agile TV zerbitzua zuntzaren altarekin batera eskatu baduzu, ez kezkatu; zuntz optikoa instalatzen dizun teknikariak dena instalaturik utziko dizu. Zuntza kontratatu ondoren GUUK telebista-zerbitzua eskatu baduzu, urrats hauek egin behar dituzu. Ez kezkatu, oso erraza da:
TV BOX kaxan eduki hau aurkituko duzu:
Deskodetzaile-modelo hauetakoren bat iritsiko zaizu:
![]() | SKIPPER modeloa |
![]() | SDMC modeloa |
![]() | Jade modeloa |

1) Audio-sarrera optikoa: TV BOX 4K deskodetzailea, kable optikoaren bidez, adibidez audio-anplifikadore batekin konektatzeko balio du.
2) LTD antenaren kablea: Antena-kable ardazkidea konektatzeko konexioa, zure eremuan erabilgarri dauden TB-kanalak ikusteko aukera izan dezazun.
3) HDMI ataka: Zure telebistara irudia eta soinua eramaten dituen konexioa.
4) Ethernet sare-ataka: Internet konexioa, zure TB zerbitzuaren edukiak eta funtzionalitateak gozatzeko aukera izan dezazun.
5) Elikatze-ataka: Hor konektatzen da zure TV BOX 4K deskodetzaileari argindarra ematen dion 12 V-eko elikatze-hargunea.
6) USB ataka: Bertan konekta ditzakezu (hub batekin ere bai) USB konexioa duten gailuak, hala nola sagua, teklatua, joko-palanka, disko gogorrak eta USB memoriak, zure edukiak eskuratzeko edo TV BOX 4K deskodetzailean erabilgarri daudenak maneiatzeko.
7) MicroSD txartelaren erretena: MicroSD txartel bat sar dezakezu eta txartel barruko edukiak eskuratu.


A) Itzaltzeko eta pizteko botoia
B) Elikatze-ataka: Hor konektatzen da zure TV BOX 4K deskodetzaileari argindarra ematen dion elikatze-hargunea.
C) Audio-irteera optikoa: TV BOX 4K deskodetzailea, kable optikoaren bidez, adibidez audio-anplifikadore batekin konektatzeko balio du.
D) AV ataka: Audio eta bideo analogikoen irteera bat konektatzeko balio du.
E) HDMI ataka: Zure telebistara irudia eta soinua eramaten dituen konexioa.
F) Ethernet sare-ataka: Internet konexioa, zure TB zerbitzuaren edukiak eta funtzionalitateak gozatzeko aukera izan dezazun.
G) LTD antenaren sarrera: Antena-kablearen konexioa, zure eremuan erabilgarri dauden TB-kanalak ikusteko aukera izan dezazun.
H) MicroSD txartelaren erretena: MicroSD txartel bat sar dezakezu eta txartel barruko edukiak eskuratu.
I) USB atakak: Bertan konekta ditzakezu (hub batekin ere bai) USB konexioa duten gailuak, hala nola sagua, teklatua, joko-palanka, disko gogorrak eta USB memoriak, zure edukiak eskuratzeko edo TV BOX 4K deskodetzailean erabilgarri daudenak maneiatzeko.


G) TDT antenaren sarrera: Antena-kablearen konexioa, zure eremuan erabilgarri dauden TB-kanalak ikusteko aukera izan dezazun.
B) Ethernet sare-ataka: Internet konexioa, zure TB zerbitzuaren edukiak eta funtzionalitateak gozatzeko aukera izan dezazun.
C) HDMI ataka: Zure telebistara irudia eta soinua eramaten dituen konexioa.
D) Elikatze-ataka: Hor konektatzen da zure TV BOX 4K deskodetzaileari argindarra ematen dion elikatze-hargunea.

