Pribatutasun-politika honen helburua da jakinaraztea nola tratatuko dituen Guuk-ek bere webguneen bidez, sare sozialetako profilen bidez eta datu pertsonalak tratatzen diren beste edozein plataforma digital edo baliabide elektronikoren bidez jasotzen diren datu pertsonalak. Guuk-ek eskubidea du termino hauek aldatzeko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitzeko. Kasu horietan, aldaketa horiek gauzatu baino lehenago jakinaraziko dira orri honetan, behar besteko tartearekin. Aldaketa horren berri eman ondoren gure zerbitzuak erabiltzeak haiek onartzea ekarriko du.
Helburu hauetarako tratatuko dira biltzen ditugun erabiltzearen datu pertsonalak:
Tratamendua: Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak: Estaldura-kontsulta , zozketa eta lehiaketetan parte hartzea, kontsultei erantzutea, abiadura-neurgailua, foroetan eta blogetan parte hartzea, newsletterra bidaltzea.
Helburua: Interesdunak webgunearen bidez eskatutako zerbitzuen prestazioa kudeatzea.
Legitimazio-oinarria: Kontratu bidezko harremana edo kontratu aurreko neurriak: Zerbitzuak doakoak izan arren, haiek emateko kontratu bidezko harreman bat sortzen da.
Datu tratatuak: Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, helbidea, IP helbidea, interesdunak emandako beste datu pertsonal batzuk edo sustapen-ekintzan eskatutakoak.
Gordetzeko epea: Zerbitzua ematen den bitartean eta ondoren, legezko obligazioen preskripzio-epean.
Tratamendua: Erosketa-saskia bertan behera
Helburua: Arrazoiren bategatik erabiltzaile batek bertan behera uzten badu hasitako kontratazio-prozesu bat, harekin harremanetan jarri ahal izango gara edozein bide erabiliz, bitarteko elektronikoak barne, kontratazioari berriro ekiteko eta kontratua bertan behera zergatik utzi den edo zergatik huts egin duen jakiteko.
Legitimazio-oinarria: Sozietateak interes legitimoa du huts egindako kontratazio-prozesu bati berriro ekiteko eta uztearen arrazoiak ezagutzeko, prozesua hobetzeko.
Datu tratatuak: Kontratua eten aurretik emandako identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta bestelakoak, hala nola helbidea eta kontratatutako zerbitzuak/produktuak.
Gordetzeko epea: 30 egun
Tratamendua: Sozietatearen komunikazio komertzialak
Helburua: Sozietatearen produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala ematea, edozein bidetatik. Webguneko formularioen bidez emandako adostasuna (adibidez, Deituko dizugu).
Legitimazio-oinarria: Web formularioetan emandako baimena, adibidez, deitzen dizugu
Datu tratatuak: Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, produktu edo zerbitzuen tipologia eta gure inprimakietan ematen diguten edozein datu.
Gordetzeko epea: Adostasuna kentzen ez duzun bitartean.
Tratamendua: Taldeko beste enpresa batzuei jakinaraztea, helburu komertzialekin
Helburua: Enpresa-talde bereko beste enpresa batzuek beren produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala ematea
Legitimazio-oinarria: Baimena.
Datu tratatuak: Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak.
Gordetzeko epea: Adostasuna kentzen ez duzun bitartean.
Tratamendua: Cookieak
Helburua: Webgunearen erabiltzaileek harekin zer-nolako interakzioa duten jakitea.
Legitimazio-oinarria: Baimena.
Datu tratatuak: Cookie-politikan zehaztuak
Gordetzeko epea: Cookie-politikan deskribatuak
Aipatutako helburuetarako bildutako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinarazten, legezko betebeharra edo errekerimendu judiziala dagoenean izan ezik, zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak gure enpresa-taldeko beste enpresa batzuei jakinaraztea onartzen ez baduzu behintzat.
Bestalde, zure datu pertsonaletarako sarbidea izango dute datu horien tratamendu-eragileek, hau da, beren funtzioak betetzeko datu pertsonaletan sartu behar duten zerbitzu-emaileek. Oro har, datu pertsonaletara sartzen diren zerbitzu-emaileek informazio-sistemen eta teknologiaren sektoreetan eta publizitatearen eta telesalmentaren sektoreetan dihardute batik bat.
Jakinarazten dizugu ezen, datuen babeserako araudiarekin bat etorriz, eskubide hauek dituzula:
· Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakin dezakezu. · Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea, okerrak edo egiazkoak ez direlako. · Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean. · Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea. · Datuak ezabatzeko eskubidea: Datuak ezerezteko eskatzea, tratamendua jada beharrezkoa ez denean. · Aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.
Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea: hori edozein unetan egin dezakezu, bezeroarentzako arretara deituz edo eremu pribatuaren bidez.
Eskubide horiek postaz balia ditzakezu, Zuatzu Enpresa Parkea 2, 20018 Donostia (Gipuzkoa) helbidera edo kaixo@guuk.eus helbidera idatzita; zer eskubide baliatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es.
Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpo@guuk.eus.
GEHIEN BILATZEN DENA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
LAGUNTZA ETA HARREMANAK