Zuntz-estaldura egiaztatu
Orain, gastatzen ez dituzun gigak hurrengo hilean gehituko dizkizugu.
Zuntz- eta mugikor-eskaintza bakoitzaren barruan “Hautatu” sakatzean, etxeko helbidea eskatuko dizu, eta berehala ikusiko duzu ea Guuk-en zuntza zure etxera iristen den.
Guuk-en mugikor-zerbitzuari dagokionez, gure 5G eta 4G nora iristen den ikus dezakezu gure mugikor-estalduraren mapan.
Guuk-en, ikusten duzuna da dagoena. Ez dizugu prezio bat erakutsiko eta gero igo. Azken prezioa erakutsiko dizugu. Gure printzipioetan jasoa dugun bezala, produktu sinple, garden eta bidezkoa eskaini nahi dizugu. Hala, ez duzu inoiz ezustekorik izango ordainagirian.
Guuk-en zuntz zerbitzua kontratatzen duzun momentuan, deituko dizugu hitzordua jartzeko, nahi duzun egunean eta orduan. Egun gutxi batzuen buruan, Guuk-eko konexio berria izango duzu etxean. Hori bai, epeak aldatu egiten dira zure linea finkoaren eramangarritasuna eskatu ala ez:
telefono finko berri bat eskatzen badiguzu: 3-5 egun
eramangarritasuna eskatzen baduzu (zenbaki finkoa mantentzea): 8-9 egun
Kontratatu dituzun linea mugikorretarako SIM txartelak teknikariak emango dizkizu zuzenean, zuntza instalatzera etxera joaten denean.
Guuk-en azken teknologia instalatzen saiatzen gara beti, zuntz-konexioari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun. Beraz, gure bideratzaileek wifi 6 dute.
Horri esker, wifi-estaldura bikaina izango duzu etxean, eta abiadura maximoa ere bai une oro, bideratzaileak modu adimentsuan hautatzen baititu bandarik eta maiztasunik onenak. Gainera, haririk gabeko WPA3 enkriptatze-protokoloa du, zure wifi-sarea askoz seguruagoa izan dadin.
Zuntza | Mugikorra | TB | PREZIOA | ||
|---|---|---|---|---|---|
800Mb eta linea finkoa | 60GB eta dei mugagabeak | - | 42,00 | ||
800Mb eta linea finkoa | 60GB eta dei mugagabeak | Agile TV | 48,00 | ||
800Mb eta linea finkoa | 200GB eta dei mugagabeak | - | 52,00 | ||
800Mb eta linea finkoa | 200GB eta dei mugagabeak | Agile TV | 52,00 |


GEHIEN BILATZEN DENA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
LAGUNTZA ETA HARREMANAK