Deitu

ES


EU

Partikularrak
Autonomoak eta negozioak

Partikularrak

GUUK- LAYOUT - RESI - LOGO
GUUK- LAYOUT - RESI - LOGO

Zuntza + Mugikorra

GUUK- LAYOUT - RESI - LOGO SMALL
LaguntzaBezero gunea
900 622 151

Iruzurrezko deiak

 

Telefono-deien, mezu elektronikoen eta testu-mezuen bidezko iruzurrak

ohikoak dira. Horregatik, Guuk-ek informazioa eman nahi dizu kasurik ohikoenak identifikatzeko eta prebenitzeko.

Deitzen badizute zure pasahitzak, SMS bidez bidalitako kodeak, zure NAN-zenbakia edo datu pertsonalak eskatuz... nabari da EZ direla Guuk-ekoak. Inoiz ez dizugu posta elektroniko edo SMS bidez pasahitzik ez datu pertsonalik eskatuko.

Zertan datza “vishinga”?

Zibergaizkile batek, Guuk-ekoa dela esanez, deitu edo SMS bat, Whatsappeko mezu bat edo mezu elektroniko bat bidaltzen dizu. Hainbat estrategia erabiliz, hala nola bere benetako telefono-zenbakia ezkutatuz, zure konfiantza bereganatzen du, informazio pertsonala lortzeko —adibidez, NAN-zenbakia, helbidea, bankuko kontu-zenbakia edo pasahitzak—. Datu horiekin iruzurrak edo kontratazioak egin ditzakete, zure nortasuna usurpatuz.

Gure izenean deitzen badizute tarifa igotzeko eta, gero, beste konpainia batetik deitzen badizute tarifa hobetzeko,EZ dira Guuk-ekoak. Guuk-en, prezio bera izan duzu beti, eta ez dizugu inoiz telefono edo Whatsapp bidez jakinaraziko prezio-igoerarik.  Badena bada. Eta ez dena, ez da.

Zertan datza “dei bikoitzaren” iruzurra?

Zibergaizkile batek, Guuk-eko operadorea dela esanez, deituko dizu esanez zure tarifa garestitu egin dela edo aparteko ordainketa bat egin behar duzula. Aurreraxeago, beste telekomunikazio-konpainia baten dei bat jasoko duzu, eta aurreko deikoak baino baldintza hobeak eskainiko dizkizu. Kontuz ibili: bigarren horrek engainatu egin nahi zaitu, operadorez alda zaitezen, ustez kondizio hobeak eskainita.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

GEHIEN BILATZEN DENA

Zuntz eta mugikorreko tarifakMugikorren tarifakZuntz eta finkoaren tarifakNazioarteko tarifakZenbaki berezien tarifak

Tarifak eta baldintzakLege oharraPribatasun politikaInformazio legalaCookien politikaZerbitzu kalitateaEtikako kanala