Baja emanez gero, ekipamendua itzultzea
Baja-eskaera bideratu ondoren, SMS bidez bidaliko dizkizugu eskura dituzun ekipoak (bideratzailea, deskodetzailea...) itzultzeko jarraibideak.
Itzuli behar duzun ekipo bakoitzeko, banakako itzulketa-kode bat jasoko duzu, posta-bulego batean entregatzeko. Gailu bat baino gehiago badituzu, itzulketa bereiz egin beharko duzu, eta pakete bat eta kode bat erabili beharko dituzu ekipo bakoitzerako.
Garrantzitsua: ez itzuli ekipo bat baino gehiago pakete berean, eta ez erabili kode bakar bat gailu bat baino gehiagorako; izan ere, horrek itzulketa behar bezala identifikatzea eragotz dezake, eta ez itzultzeagatiko penalizazioa kobratzea eragin dezake.
Ondoren, ekipo bakoitza nola itzuli azalduko dizugu:
Zure baja-eskabidea jasotzen dugunean, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu egin beharreko urratsen jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe.
SMSa jasotzen duzunetik aurrera, 15 eguneko epea duzu bideratzailea itzultzeko. Ez baduzu itzultzen, gailuaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
Zer sartu behar duzun paketean
Sartu kartoizko kaxa batean:
Jatorrizko bilgarria gordetzen baduzu, erabil dezakezu. Bestela, kartoizko edozein kaxa eraman dezakezu. Bat ez baduzu, Correosen bulego batean erosi ahal izango duzu (Correosen tarifen araberako kostua)
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Zurekin eraman beharko duzu bidali dizugun SMSan iritsi zaizun kodea.
Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe.
SMSa jasotzen duzunetik aurrera, 15 eguneko epea duzu deskodetzailea itzultzeko. Ez baduzu itzultzen, gailuaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
Zer sartu behar duzun paketean
Sartu kartoizko kaxa batean:
Jatorrizko bilgarria gordetzen baduzu, erabil dezakezu. Bestela, kartoizko edozein kaxa eraman dezakezu. Bat ez baduzu, Correosen bulego batean erosi ahal izango duzu (Correosen tarifen araberako kostua)
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Zurekin eraman beharko duzu bidali dizugun SMSan iritsi zaizun kodea(1).
Matxuragatiko aldaketa-eskaera bideratu ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, gailua (bideratzailea, stb-a...) Correoseko edozein bulegotan itzul dezazun, kostu gehigarririk gabe. 15 eguneko epea duzu SMSa jasotzen duzunetik ordezkatutako gailua itzultzeko.
Hartu ekipoa eta hari lotutako osagarriak (adibidez, deskodetzaileari lotutako urrutiko agintea) eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu bat baino gehiago badituzu, itzulketa bereiz egin beharko duzu, eta pakete bat eta kode bat erabili beharko dituzu ekipo bakoitzerako
Packaging originala baduzu, kutxa horrekin berarekin bulegoak onartuko du.
Aurkitu hurbilen duzun Posta Bulegoa eta bidali paketea bertatik. Eraman zurekin bidali dizugun SMSko kodea. Ez du inolako kosturik izango zuretzat.
⚠️ (1) Posta-bulegora eramateko jasotzen duzun kodeak, 15 eguneko iraupena du. Denbora hori igaro ondoren eramaten baduzu, entregak ez dizu funtzionatuko. Kasu horretan, gure bezero arreta taldearekin harremanetan jarri behar duzu, kode berri bat eman diezazuten. Kodearekin SMSa ezabatu baduzu ere aplikatzen da.