Zer egin behar dut seinalea ahula bada edo kanalen bat desagertu bada?
Begiratu kableak ondo konektatuta dauden. Hiru kable izan behar dituzu zure deskodetzailera konektatuak (wifi bidez konektatuta bazaude): korronte-kablea, HDMIarena eta antena-kablea. Interneteko kablea konektatu baduzu, berriz, 4 izango dituzu: korronte-kablea, HDMIarena, Internetena eta antena-kablea.
Begiratu antena-kableari, deskonektatu korrontetik eta konektatu berriro.
Orain, piztu telebista eta Agile TVren deskodetzailea. Azken hori piztuta dagoenean, argi berde bat pizten da aparatuaren goiko aldean; horrek esan nahi du aktibo dagoela. Argia gorria bada, sakatu deskodetzailearen goiko aldean, pizteko.
Bilatu Agile TVren HDMIko kanala; aurkitzen ez baduzu, sakatu SOURCE botoia telebistaren agintean (hautatu gailua konektatu zenuen HDMIko ataka edo kanala). Aurkitzen duzunean, zure telebistaren pantailan agertuko da Agileren menua.
Sintonizatu berriro TBko kanalak (ikusi zure telebistaren jarraibideetan). Zure telebistaren pantailan Agileren menuak agertu behar du; hala ez bada, sakatu zure telebistaren aginteko botoia eta Source botoia, agertu arte.
Azkenik, hartu Agile TVren agintea eta sakatu botoi berdea; erdian dago, eta forma hexagonala du. Pantailaren behealdean menua agertuko zaizu. Sakatu eskuineko gezia “CONFIGURACIÓN” aukera aurkitu arte. Aukera bat baino gehiago izango dituzu; bilatu kanal-iturria, sakatu telebista-kanaletan eta ikusi ahal izango dituzu.
Hala ere arazoak badituzu, deitu, eta lagunduko dizugu konpontzen