Deitu

ES

EU

Partikularrak

Nola konfigura dezaket Agile TVren agintea?

Agile TVren agintea konfiguratzeko, urrats hauek egin behar dituzu:
  1. Piztu telebista eta deskodetzailea. Argi berde bat piztuko da.
  2. Bilatu Agile dagoen HDMI kanala. Aurkitzen ez baduzu, sakatu Source botoia zure telebistaren agintean, gailua konektatu zenuen HDMI ataka hautatzeko.
  3. Hartu Agileren agintea, zure gailuarekin batera zetorrena; beltza da, eta technicolor jartzen du zuriz behealdean.
  4. Deskodetzailea hartu eta buelta ematen badiozu, Pairing botoia ikusiko duzu eskuinaldean. Eduki sakatuta telebistako pantailan mezu bat agertu arte, gailu bila dabilela esanez… Segundo gutxi batzuetan agertuko zaizu agintea.
  5. Orain, hartu Agile agintea eta sakatu OK, sinkronizatzen amaitzeko. Konfiguratua duzu Agile TVren agintea.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri