Guuk-ek Markina-Xemeingo zesta puntako pilotari Jon Zabala “Bullet”-ekin batera abian jarritako ekimen ibiltaria izan da, zesta punta atzetik datozenengana hurbiltzeko. Aurten proiektuaren jatorrira itzuli gara: Euskadiko eta Nafarroako frontoiak zeharkatu ditugu, eskola berrienen eskutik, haiek izan baitira jardunaldi bakoitzeko protagonistak.
Saio bakoitzean, parte-hartzaileek kirol honen historia eta balioak ezagutu dituzte, zestarekin jolastu dute eta tokiko eskolako pilotari gazteen erakustaldia ikusi dute. Maite Ortiz de Mendibil ere izan dugu gurekin, jai alai femeninoko erreferente handietako bat.