Deitu

ES

EU

Partikularrak

Nola aurkez diezaioket erreklamazio bat Guuk-i?

Asko sentitzen dugu erreklamazio bat egin nahi izatea, eta lanean jarraituko dugu zuri zerbitzurik onena emateko. Ohiko bideak erabilita erreklamatu baduzu, eta eman dizugun konponbidearekin ados ez bazaude, hona hemen erreklamatzeko dituzun gainerako bideak:
 
  • Auziak online ebazteko plataforma: hemen duzu auziak online ebazteko Europar Batasunak duen plataforma.
 
  • Autokontrolerako bitartekaritza: pertsona fisiko bat bazara eta aurrez Gukk-i datuen babesarekin erlazionatutako zerbait erreklamatu badiozu, hemen sar zaitezke; atxikita gauden komunikazioa arautzeko Elkarteak kudeatzen du.
 
  • Herritarrentzako Informazio eta Arreta Bulegoa: Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioko Herritarrentzako Informazio eta Arreta Bulego batera ere eraman dezakezu zure erreklamazioa, esteka honen bidez edo 901 400 100 telefonora deituta.
 
  • Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioaren Telekomunikazio-erabiltzaileentzako Arreta Bulegoa: esteka honen bidez edo 901 336 699 eta 911 814 045 telefonoetara deituta.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri