Erraza da; ziklo batean zure giga guztiak erabili ez badituzu, hurrengo zikloko gigei erantsiko dizkiegu. Hala, ez dituzu galduko :)
Gogoratu GUUKen ziklo bat hilaren 22tik hurrengo hilaren 21era doan tartea dela. Beraz, hilero-hilero, 22an, zure linearen GBak berritu egiten dira.
Lehenengo, aurreko zikloko GBak gastatuko dituzu, eta gero gainerakoak. Hala, berriro sobratzen bazaizkizu, hurrengo zikloan erabili ahal izango dituzu.
Ziklo bakoitzean, ziklo horretan zure linean kontratatuak dituzun giga guztiak metatu ahal izango dituzu hurrengo ziklorako.
Adibidea: Urtarrilaren 21ean zure tarifatik kontsumitu ez dituzun 5 GB sobratzen bazaizkizu, 5 GB horiek zure lineako gigei gehituko zaizkie hurrengo zikloan (urtarrilaren 22tik otsailaren 21 era); horrela, datu gehiago izango dituzu eta ez dituzu galduko.
Ziklo bakoitzeko lehen egunetan aurreko zikloan kontsumitu ez dituzun datuak kargatuko dira, giga metagarrigisa.
Ziklo osoan erabili ahal izango dituzu giga horiek, baina kontsumitu ez dituzun giga metatuak ez dira hurrengo ziklorako berriro metatuko.
Metatutako datuak kontsumituko dituzu beti lehenik (salbu eta gorabehera batengatiko eguneko konpentsazio-bonuak badituzu, haien kontsumoak lehentasuna baitu metatutakoen aldean).
Zikloaren lehen egunetan, SMS bat jasoko duzu, aurreko zikloan zenbat giga ez dituzun kontsumitu eta giga horiek zure linean metatu direla jakinarazteko. GUUKen aplikazioan eta SoyGuuk webguneko bezeroaren gunean ere ikus ditzakezu metatutako GBen xehetasunak.
Ez, zure tarifako gigak bakarrik metatuko dituzu, ez bonu gehigarrietako gigak.
Edonola ere, gehitutako bonuen gigak dira kontsumitzen diren lehenak, eta, beraz, ahalik eta gehiena metatu ahal izango duzu zuretzat.
Abantaila balia dezakezu bai bezeroa bazara bai orain alta eman baduzu; gigak metatzeko aukera duzu, ez ditzazun gal zure tarifatik kontsumitzen ez dituzun datuak.
Bai. Europar Batasuneko herrialdeetan eta elkartuetan metatzen dituzun gigak batu eta erabili ahal izango dituzu. Kontsultatu hemen.
Giga metagarriak Guuk-eko mugikor-tarifa guztietan aplikatzen dira, 1 GB-eko estra izan ezik, hori alta ematean doan eskaintzen den tarifa baita.
Bai, zure lineako gigak ikusi ahal izango dituzu aplikaziotik eta/edo zure eremu pribatutik.
Sartu ‘Produktuak’ atalean, hautatu zure linea, eta hor ikusiko dituzu aurreko ziklotik metatutako GBak (kopuru orokorra eta kontsumitutakoak).
GEHIEN BILATZEN DENA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
LAGUNTZA ETA HARREMANAK