Ziklo berria, konpromiso bera
Guuk-en, 2024ko azarotik aurrera, eguneratu egingo dugu gure fakturazio-zikloa. | ![]() |
Guuk-ek emandako zerbitzuen hileroko fakturazio-epea da. Fakturan, "Fakturatutako epea" atalean aurkituko duzu fakturatzen den epea; 2024ko azarora arte, hilabete bakoitzeko 1. egunetik azken egunera bitartekoa izan da epe hori.
Aldatu egingo dugu fakturazio-epearen zikloa: gaur egungoa hilaren 1etik 30/31ra doa, eta ziklo berria hilaren 22tik hurrengo hilaren 21era joango da.
Azaroa
trantsizio-hilabetea izango da, etabi faktura jasoko dituzu: bata, urriari dagokiona, eta bestea, berriz, azaroaren 1etik 21erako ziklo laburrari dagokiona. Baina ez kezkatu, ez dizugu behar baino gehiago kobratuko.
![]() | Azaroaren hasieran urriaren 1etik 30erako epeari dagokion faktura jasoko duzu. |
Azaroaren 22tik aurrera azaroaren 1etik 21era bitarteko epeari dagokion faktura jadoko duzu (ziklo labur). | ![]() |
![]() | Abendutik aurrera ez duzu zertan kezkatu, fakturazio-zikloa doituta egongo baita hilaren 22tik hurrengo hilaren 21era. |
Fakturaren zenbatekoa aldi horretan baliatutako zerbitzuaren araberakoa izango da.
Atal hauetan identifikatu ahal izango dituzu fakturazio-zikloaren aldaketak: Fakturatutako aldia, Jaulkipen-data eta Zordunketaren data
Fakturan ikusiko duzu, halaber, linea bakoitzaren xehetasunetan aldi berriari dagozkion deien eta datu-kontsumoaren erregistroak agertzen direla.
Faktura igorri eta egun gutxira jasoko duzu bankuko kargua.
Hilaren 22an berrituko dira beti zure datuetarako GBak, minutuak eta SMSak. Gogoratu: hurrengo hileko 21ean amaituko direla, lehenago kontsumitu ez badituzu!
Aldaketa egiten den hilabetea denez, bonu horiek hilaren 21ean amaituko dira. Bonua bezeroarentzako arreta-zerbitzura deituz erosten baduzu, gogorarazi egingo dizugu hori.
GEHIEN BILATZEN DENA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
LAGUNTZA ETA HARREMANAK