Ahalik eta azkarren blokeatu behar duzu zure SIM txartela, eta, ondoren, kopia bat egin behar duzu. Zuk zeuk blokea dezakezu webgunetik edo aplikaziotik SIM txartela:
Nahiago baduzu, deitu iezaguzu SIMa blokeatzeko eta kopia bat egiteko.
Txartelaren kopia eskatzeak 7 €-ko kostua du (BEZa barne), telefonoz eskatzen badiguzu. Bidali egingo dizugu, eta etxetik gertuen duzun posta-bulegoan jaso ahal izango duzu.
Dena dela, linearen titular gisa, gure denda kolaboratzaileetan ere eska dezakezu nahi duzunean. Kopiaren prezioa aldatu egin daiteke denda batetik bestera.
Mugikorra lapurtu badizute, lehenik eta behin zure linea aldi baterako blokeatu behar duzu webgunetik edo aplikaziotik, aurreko atalean adierazitako urratsei jarraituz.
Nahiago baduzu, jarri gurekin harremanetan, zuri laguntzeko eta SIMa blokeatzeko. Deitu lehenbailehen +34 943 091 848 zenbakira (edo doan 2600 zenbakira Guuk duen mugikor batetik) edo idatzi Whatsapp bidez +34 623168168 zenbakira Guuk duen beste mugikor batetik, zure linea aldi baterako blokea dezagun.
Linea berriz aktibatzeko, zatoz gure denda kolaboratzaileetako batera eta eskatu zure SIM txartelaren kopia bat. Horrek txartel zaharra baliogabetuko du. Gero, deitu edo idatzi berriro, zure linea berriro aktiba dezagun.
Azkenean mugikorra aurkitzen ez baduzu eta lapurtu dizutela uste baduzu, blokeatu dezakegu, operadore nazionalekin erabil ez dezaten. Horretarako, jarri salaketa bat polizian (mugikorraren IMEIak zehaztu behar dira nahitaez), eta idatzi WhatsApp bidez +34 623168168 zenbakira Guuk duen beste mugikor batetik, edo bidali mezu elektroniko bat kaixo@guuk.eus helbidera eta datu hauek eman:
GEHIEN BILATZEN DENA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
LAGUNTZA ETA HARREMANAK