Kanpoko hornitzaileek eskaintzen dituzten eduki edo zerbitzuak dira.
GUUK bitartekari bat besterik ez da, eta hornitzaileen partez kobratzen du.
Lau motatako Premium zerbitzuak daude:
Telefono bidezko informazio-deiak dira, kostu handikoak, inongo tarifatan sartzen ez direnak eta iraupenaren arabera fakturatzen direnak (118X zenbakiak, adibidez).
Dei arruntak baino garestiagoak dira, eta prezio finkoa dute, kontratatutako tarifa edozein dela ere. Normalean, helduentzako zerbitzuak, aisialdikoak, entretenimendukoak eta zerbitzu profesionalak izaten dira. Dei horien kostua zerbitzua ematen duen enpresaren arabera aldatzen da. 803, 806, 807, 905 eta 907 zenbakiekin hasten dira horietako batzuk. (Sakatu hemen xehetasunak ikusteko)
Zenbaki berezietarako tarifak, mugikorretik eta finkotik
Modurik errazena da bezeroaren gunetik zuzenean egitea da. Hautatu zer lineatarako aktibatu edo desaktibatu nahi duzun zerbitzua; hautatu “ezarpenak”, eta, gero, “zenbaki berezien blokeoa”, eta hautatu zer blokeatu nahi duzun:
Blokeo horrek aukera ematen du informazio telefonikoko kostu handiko zenbaki batzuetarako deiak mugatzeko, baina hor ez dira sartzen kostu merkeagoko 118XX zenbaki batzuetarako deiak
Tarifa gehigarriko deiak:
Blokeo honek aukera ematen du 80X/905/907 zenbakiekin hasten diren deiak mugatzeko.
Blokeo honek aukera ematen du 80X/905/907 zenbakiekin hasten diren deiak mugatzeko
Linearen kontsumoen laburpen-orrian zehazten dira karguak.
Azkenik, xehetasunetan, datari, helburuari, hornitzaileari eta abarri buruzko informazio gehiago ikus dezakezu.
GEHIEN BILATZEN DENA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK
LAGUNTZA ETA HARREMANAK